logo-osakidetza logo-gb

Gaixotasun Kardiobaskularren Ikerketa EiTB Maratoiaren 2024ko edizioaren arrazoia da

30/09/24


Gaixotasun Kardiobaskularren Ikerketa EiTB Maratoiaren 2024ko edizioaren arrazoia da. Maratoia gaur goizean hasi da; aurkezpenean, Iñaki Gutiérrez Ibarluzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Osasun-Berrikuntzako zuzendaria, eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria izan dira, eta baita gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen elkarteetako ordezkariak ere.

EITB Maratoia 2024k Entzun zure bihotza leloa du, eta prebentzioan eta ikerketan jartzen du arreta. Horiek funtsezkoak dira patologia horren ezagutzan aurrera egiteko, Osakidetzako I+G+B osatzen duten Osasuneko Ikerketa Institutuek (Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistemak) garatzen duten bikaintasuneko ikerketaren bidez: bai eta unibertsitateek, zentro teknologikoek, osasun-zerbitzuen beste hornitzaileek eta teknologia-ekoizleek egiten dutena.

Aurten, 25. urteurrenaren ospakizunean, EITB Maratoia euskal gizarteari irekitako proiektu gisa sendoago dago. Urte horietan, jasotako 8,5 milioi euroei esker, hainbat patologiatan jada emaitzak eman dituzten 127 ikerketa-proiektu garatzea ahalbidetu du.

 

top
<Itxi