logo-osakidetza logo-gb

Lorea Mendoza Arteche BIOEFeko Koordinatzaile Zientifikoak atzo BAccelerationWeek-en aurkeztu dituen puntu garrantzitsuenetako batzuk, Basque Health Cluster-k koordinatutako ‘The Future of Health Innovation’

28/09/24


Hauek izan dira Lorea Mendoza Arteche BIOEFeko Koordinatzaile Zientifikoak atzo BAccelerationWeek-en aurkeztu dituen puntu garrantzitsuenetako batzuk, Basque Health Cluster-k koordinatutako ‘The Future of Health Innovation’ izeneko medikuntza pertsonalizatuari buruzko mahai-inguruan.

📌 “Adimen Artifizialaren garapenak eta enpleguak modu esponentzialean egiten dute aurrera eskaintzen diren osasun-zerbitzuetan, eta, zehazkiago, erradiologia-zerbitzuetan; izan ere, profesionalen eskasia eta jarduten dutenean balio erantsia izatearen garrantzia funtsezkoak dira”.

📌 “AAren integrazioa ingurune kliniko errealetan erronka bat da, eta inplikazio etikoak, legalak eta sozialak ditu, ez soilik teknikoak. Inplikazio horiek arreta handiz hartu behar dira kontuan, gizabanakoentzat eta taldeentzat ondorio kaltegarriak saihesteko, bereziki, egoera ahulenean daudenentzat”.

📌 “Osasun Ikerketa Institutuak funtsezkoak dira medikuntza pertsonalizatuko berrikuntzen inplementazioa bizkortzeko, ezagutza zientifikoak praktika klinikora, pazienteengana, ahalik eta azkarren helarazteko ikerketa garatzen baitute”.

📌 “AAk asistentzia-ibilbideak aldatzen ditu, profesionalen ikaskuntza eskatzen du, eta horrek denbora eta ahalegina suposatzen du. Ohiko praktika klinikoan nola funtzionatzen duen ikustea beharrezkoa da”.

 

top
<Itxi