OSASUNAREN ARLOKO EUSKAL IKERKETAREN JARDUNALDIA
20/09/23
Gaur, irailaren 20an izandako osasunaren arloko euskal ikerketaren jardunaldia, aukera paregabea izan da euskal osasun-sistema publikoan egindako I+Gren azken aurrerapenak eta 2022-2025 estrategiaren hedapenaren koordinazioan egindako aurrerapenak bateratzeko.
Osakidetzako Ikerketa Sanitarioko Institutuek beren estrategia berritu dute eta marka berri bat jarri dute abian Euskadin osasun-arloko ikerketa koordinatzeko eta gidatzeko: BIO (Berrikuntza Ikerketa Osasuna).
Euskadi osasunaren arloko ikerketan nazioarteko erreferentea izan dadin, Osasun Sailak eta BIOEF Osasuneko Euskal Fundazioak, euskal ikerketa sanitarioko 4 institutu publikoen ikerketa koordinatu eta gidatzen duenak, hauen eraldaketa bultzatzea erabaki dute. Hortaz, Euskadiko osasun-ikerketaren izena, marka-irudia eta bistaratzea aldatu dira.
📽 ⬇
Programa (PDF)
PONENCIAS: PONENCIAS_JORNADA_INV_VASCA_2023